2010-01-16

HAITIKO LURRIKARA ETA HAURRAK


Bi milioi haur eta nerabe arrisku egoeran gelditzen dira Haitiko lurrikararen ostean. Lehendik ere arazo nahikoa ez bazituzten beraien bizia nola edo hala aurrera eramateko, egoerak oraindik okerrerago egin du orain hauentzako. Esperientzia zail eta gogor honetatik eta jasotako auztura emozionalak bizitza osoan iraun dezake. Kontuan izanda Haitiko populazioaren %46-a 18 urtetik beherako haur eta nerabeek osatzen dutela, hil eta zauritu diren asko eta asko beraiek izan dira.

2010-01-08

Arfa, Indiako neskato batek, "ez!" esan du bere ezkontzare gainean


Gaur albisteak irakurtzen nengoela batek arritu egin nau beste askoren artean. Honako hau zioenj albisteak: " Indiak ez da arraroa emakumeak oso gazte direla ezkontzea, sarritan oraindik haurrak dira. Baina Arfa Kathun, 13 urteko neskato indiarrak ez du bere aizpa nagusiagoen bidea jarraitu nahi izan eta adorea hartuta famili erabakiaren aurka jarri da, bere herrian lan egiten duen Unicef organizazioak lagundu dio behar dituen argudioak bilatzen erabaki garrantzitsu honetarako".

WEBQUEST





"Cuando la calle no es sinonimo de libertad" deitutako Webquest honek erakustera eman nahi duena da haurren eskubideak zeintzuk diren eta beraiek errealitatean nola betetzen diren, edota hobeki esanda asko eta asko ez diren betetzen.

2009-12-19

1. BITAKORAREN AIPAMENA




Haurren esplotazioa "Dejame ser niño" bloga aukeratu dut piskatxo bat azaltzeko zeren eta nire blogarekin zerikusiarik gehien daukalako.
Bertan hitz egiten du ume militarrez, haurren esplotazio laboralaz,haurren esplotazio sexualaz, haurren tratu txarrak eskolan eta familian, haurren trafikoa eta beste hainbat eta hainbat gauzen inguruan.Haurren esplotazioa blogaren informazio gehiago jakin nahi izanez gero blogean bertan sartu al zarete marrazkiaren gainean klikatuta.

2. BITAKORAREN AIPAMENA



"Adin txikikoen indarkeria" bloga hartu dut komentatzeko bigarren bitakora bezala, nire gaiarekin lotura daukalako. Berton hitz egiten du besteak beste haurren beharrizanen inguruan, komunikabideen trataeraz, adin txikikoek jasaten dituzten indarkeri egoerez eta baita ere beraien eskubideez.

2009-12-17

TAULA HAURREN HAZKUNTZA

HERRIALDEAKPisu normala baino gutxiago %Hazkuntzaren atzerapena
%
Peru630
Mongolia527
Albania626
Iraq626

Taula hau egiteko datuak Unicef-ek egindako ikerketa batetik ateratakoak dira. Ikerketa honetan aztertu dute haurren hazkundea eta amaren elikadura mundu guztian zehar. Ikerketa honetan aztertu duten elikadura txarrak haurren garapena oztopatzen duela, baita familiena eta komunitate osoarena ere.

2009-12-16

HAURREN ESPLOTAZIO SEXUALA

Global humanitariak haurren esplotazio sexualaren inguruan egindako jardunaldietan honelako gauza hauek aipatu ziren, faktoreak, zergaitik, politikoen ezer ez egitea honen aurrean...

ELIKARURA URRIA GELDITU!

Unicef-eko orrian notiziak irakurtzen aritu naiz eta Elikadura urriaren iguruko aritkuluaren berri ematea pentsatu dut, bertan dakarrena laburki adieraziz:
"Elikadura urriaz pentsatzen dugunean gosea etortzen zaigu burura, baina benetan hori baino gehiago da;neumonia, anemia, itsu gelditzea, garapen fisiko eta psikikoa bultzatzen ditu.
Gutxi gora-behera 5 urtetik beherako 200 milioi haurrek jasotzen dute gaitz hau.Gure esku dago hau eragoztea!

Unicef-ek eta Antena 3-ek iragarki bat egin dute eta onako hau da:

LAN ESPLOTAZIOA

YouTube-tik hartutako muntaia honek haur askok munduan jasotzen duen lan esplotazioaren gainean hausnarketa bat egitera bultzatzen gaitu, baita ere bideoan ikusten ditugun haur hauek ez dakite eskubide batzuk dituztela, beraientzat egun guztiak berdinak dira, esnatu lan egin eta ahal duten lekuan lo egin eta egunean zehar jateko zerbait aurkitzen badute, zorionekoak beraiek. Baina guzti honen aurrean zer egiten dute gobernuek? Ume hoiek egiten dituzten arropak, e.a erosi!



2009-12-03


Hurrengo idazten ditudan puntu hauek Haurren eskubideen aldarrikapenekoak dira, aldarrikapen hau 1959ko Azaroaren 20an idatzi zen eta eskubide hauek "unibertsalak" dira, bueno hori da teorian idatzita dagoena baina guztiok dakigu eskubide horiek ez direla bere osotasunean betetzen. Egunero entzuten ditugu albisteak, haurren batek tratu txarrak jasan dituela edo eta ez daukala etxerik, e.a luze bat. Honen aurrean nire galdera hurrengoa da, zertarako hainbeste aldarrikapen praktikan jartzen ez badira?

HAURREN ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENA

  • Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  • Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
  • Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
  • Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
  • Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
  • Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
  • Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
  • Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
  • Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
  • Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.
  • PODCAST

    Save The Children-eko Podcast bat entzun nahi baduzu klikatu helbidearen gainean.
    http://feedproxy.google.com/~r/SavetChildren/~5/BuzLEyiBQ2I/Save_the_Children_-Junio_2009.mp3

    2009-12-02

    MIENTRAS HAYA EN EL MUNDO UN SOLO NIÑO


    Hurrengo lerroetan irakurri ditzakezuen hitz eder hauek Hebe de Bonafini-k idatzitakoak dira, berau argentinarra da eta "Madres de plaza de mayo"ko eratzaileetako bat da, bere seme nagusiena, Jorge Bonafini 1977 urtean baitu zuten eta geroxeago beste seme bat ere desagertu zen, hau dela eta asko borrokatu du, emakume gogor eta kementsu bilakatuz.

    Mientras haya en el mundo un solo niño que carezca de pan de fruta y leche, un solo niño que mastique su hambre desde el alba,¿de que sirven discursos, conferencias, seminarios, simposios, bellas cartas, si hay un niño con hambre?
    Mientras haya en el mundo un solo niño, que marche a la intemperie malherido de crónicas dolencias que sabemos curar, maldito sea! mientras esto suceda, ¿de que sirven partidos, parlamentos, pactos, acuerdos, frentes, sociedads, si hay un niño muriendo en este instante?
    Mientras haya en el mundo un solo niño, que pierda madre y padre a bala limpia, que dé muerte y tortura diariamente, en lugar de juguetes y de rondas, ¿de que sirven escuelas pedagógicas, hermosos edificios de palabaras eructadas de vientres satisfechos?
    De que sirven psicologos, filósofos, sesudos antropologs, sociólogos, frente a tanta barbárie ejercitada?Y un sólo niño tenga las pupilas petrificadas de terrible espanto.
    Mientras haya en el mundo un solo niño, que carezca de escuela, silla, lápices, que carezca de música y pintura, ¿de que nos sirve el arte, los museos, conciertos, colecciones, academias?¿De que nos sirve todo si hay niño privado de tenerlo?
    Mientras haya en el mundo un solo niño, obligado a empuñar la metralleta para buscar justicia tras su padre.
    Mientras se encuentre un niño en tal dilema, ¿de que nos sirven templos y sermones? ¿de que nos sirve Dios, la humanidad entera, nuestros sueños,
    SI HAY UN NIÑO QUE MUERE CON UN SUBFUSIL ENTRE SUS TIERNAS MANOS?
    Hebe de Bonafini. Madre de la plaza de mayo.

    2009-12-01

    MUNDUKO HAURREN EGOERA EZBERDINA

    YouTube-tik hartu dudan bideo honetan ikus dezakegu, haurren egoera ezberdina dela munduan zehar mugitu ahala.


    AZAROAREN 20 HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

    IREKI BEGIAK

    Slideshare orritik hartu dudan power-point honetan ikus dezakegu, munduan zehar haur asko eta askok egunero bizi duten errealitate krudela. Gu urezko pistolekin edota jostailuzko armekin jolastu izan garen momentu berean...milaka haur beraien errialdeetan bizi-bizi dauden gerren barruan sartuak izan dira jaio diren momentu beretik, eskuan metraileta hartu eta kalera atera dira, asko hilak izan dira, beste asko zaurituak eta guztien buruan odola dariote. Non gelditzen dira haurren eskubideak?


    Ondoren ikus dezakezuen Power Point hau nik eginikoa da eta Slidesharen ere itsatsi dut, beraz Munduko Haurrak izenburuaren gainean klikatu ezkero bertan ikus dezakezue eta baita beste gauza batzuen inguruko informazio gehiago aurkitu ere.

    HEZITZEA ERRENTAGARRIAGOA DA

    Gara egunkariak igandetan publikatzen duen Zazpika aldizkaria irakurtzen aritu naiz igande honetan eta aste honetan Haurren esplotazioaren gaineko artikulu interesgarria plazaratu dute, berton .
    Nahiz eta praktikak kontrakoa adierazten duen arren, Nazio Batuetako organismoek diote errentagarriago ateratzen dela adingabeak eskolara bidaltzea, lanera bidaltzea baino. Milioika dolarren datuekin batera. Izan ere, munduko gastu militarraren %20 eta %9,5era ere heltzen ez den nazio horietako zerbitzuen zorra, ordezkatuko luke.
    ONU-k dioenez lan egiten ez duen haur batek, lan egiten duen haur batek baino gehiago errenditzen du. 14 urte bete arte ikasten uzten bazaio, eskolaratuta dagoen urte bakoitzeko, etorkizunean urtean eskolara joango ez bazen baino %11ko diru sarrerak gehiago lortuko lituzke urtean. Filosofi hau aplikatu ezkero planeta honetan gehien irabaziko zuten erregioak Afrikako iparraldea , Asia, Hego Amerika eta Afrika Egosahararra.
    Baina argi ikusten da leku askotan ez daudela prest hamar urte horiek itxaroteko eta normalean beraien egoera prekarioa dela medio, nahiago dute berehala irabaziak emango dizkien haurren esplotazioa aurrera eraman.

    ONGI ETORRI MUNDUKO HAURRAK BLOGERA

    Blog honen bidez munduan bizi diren haurren errealitate ezberdina plazaratzera nator. Sarritan gure telebistako pantailan haurrak jartzen dituzte iragarkiak egiteko eta gehienok liluratuta gelditzen gara...baina badago beste errealitate bat, krudelagoa, gordinagoa.
    Munduan badaude milaka haur egoera latz eta gogorrak jasaten dituztena beraien eguneroko bizitzan: bonba eta tiro artean, janari gabe, ur gabe edota ur apur bat lortzeko orduak oinez egin beharra, lan gogorrak egiten, prostituitzen... etab luze bat.
    Non gelditzen dira haurren eskubideak? Papeletan soilik?

    2009-11-24

    IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN

    C. Castañok eta I. Maiz-ek “Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Teorian”, hezkuntzaren gaineko berbaldian adierazi zutenaren hausnarketa bat egin dut eta honako hau da:
    Globalizazio prozesuan murgilduta gauden garai hauetan, industriaren gizartetik ezagutzaren gizartera pasatu gara. Teknologiari dagokionez ikaragarrizko aurrerapausuak eman dira eta honek beste alde batetik eragin du kulturan eta gizartean.
    Nire ustez eman den pausurik handiena internet guztien eskura edukitzearena izan da. Milaka gauzetarako erabiltzen dugu, lagunekin komunikatzeko, lan egiteko, informazioa bilatzeko, ikasleek lanak irakasleei bidaltzeko, gure gurasoei norbaitek hau duela 20 urte aipatu ezkero txoratuta dagoela pentsatuko lukete.
    Baina bestalde ez da nahikoa gaur egun irakurtzen jakite soilarekin, gai izan behar gara gure eskura daukagun informazio guztia prozezatzen eta ezagutza bilakatzen. Gaur egun ordenagailua maneiatzen ez badakizu analfabeto informatikoa zara. Baina ez bakarrik ordenagailua pizten edo itzaltzen, egunetik egunera geroz eta gauza gehiago ageri dira esate baterako: blogak, podcast-ak, sare sozialak, e.a luze bat.
    Hau dela eta etengabeko hezkuntza bat beharrezkoa da teknologia berrien munduan bestela gizartetik at gelditzeko arriskuan biziko zara.