2009-12-03


Hurrengo idazten ditudan puntu hauek Haurren eskubideen aldarrikapenekoak dira, aldarrikapen hau 1959ko Azaroaren 20an idatzi zen eta eskubide hauek "unibertsalak" dira, bueno hori da teorian idatzita dagoena baina guztiok dakigu eskubide horiek ez direla bere osotasunean betetzen. Egunero entzuten ditugu albisteak, haurren batek tratu txarrak jasan dituela edo eta ez daukala etxerik, e.a luze bat. Honen aurrean nire galdera hurrengoa da, zertarako hainbeste aldarrikapen praktikan jartzen ez badira?

HAURREN ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENA

  • Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
  • Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
  • Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
  • Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
  • Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
  • Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
  • Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
  • Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
  • Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
  • Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.
  • PODCAST

    Save The Children-eko Podcast bat entzun nahi baduzu klikatu helbidearen gainean.
    http://feedproxy.google.com/~r/SavetChildren/~5/BuzLEyiBQ2I/Save_the_Children_-Junio_2009.mp3