2010-01-16

HAITIKO LURRIKARA ETA HAURRAK


Bi milioi haur eta nerabe arrisku egoeran gelditzen dira Haitiko lurrikararen ostean. Lehendik ere arazo nahikoa ez bazituzten beraien bizia nola edo hala aurrera eramateko, egoerak oraindik okerrerago egin du orain hauentzako. Esperientzia zail eta gogor honetatik eta jasotako auztura emozionalak bizitza osoan iraun dezake. Kontuan izanda Haitiko populazioaren %46-a 18 urtetik beherako haur eta nerabeek osatzen dutela, hil eta zauritu diren asko eta asko beraiek izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario