2009-12-01

MUNDUKO HAURREN EGOERA EZBERDINA

YouTube-tik hartu dudan bideo honetan ikus dezakegu, haurren egoera ezberdina dela munduan zehar mugitu ahala.


AZAROAREN 20 HAURREN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

IREKI BEGIAK

Slideshare orritik hartu dudan power-point honetan ikus dezakegu, munduan zehar haur asko eta askok egunero bizi duten errealitate krudela. Gu urezko pistolekin edota jostailuzko armekin jolastu izan garen momentu berean...milaka haur beraien errialdeetan bizi-bizi dauden gerren barruan sartuak izan dira jaio diren momentu beretik, eskuan metraileta hartu eta kalera atera dira, asko hilak izan dira, beste asko zaurituak eta guztien buruan odola dariote. Non gelditzen dira haurren eskubideak?


Ondoren ikus dezakezuen Power Point hau nik eginikoa da eta Slidesharen ere itsatsi dut, beraz Munduko Haurrak izenburuaren gainean klikatu ezkero bertan ikus dezakezue eta baita beste gauza batzuen inguruko informazio gehiago aurkitu ere.

HEZITZEA ERRENTAGARRIAGOA DA

Gara egunkariak igandetan publikatzen duen Zazpika aldizkaria irakurtzen aritu naiz igande honetan eta aste honetan Haurren esplotazioaren gaineko artikulu interesgarria plazaratu dute, berton .
Nahiz eta praktikak kontrakoa adierazten duen arren, Nazio Batuetako organismoek diote errentagarriago ateratzen dela adingabeak eskolara bidaltzea, lanera bidaltzea baino. Milioika dolarren datuekin batera. Izan ere, munduko gastu militarraren %20 eta %9,5era ere heltzen ez den nazio horietako zerbitzuen zorra, ordezkatuko luke.
ONU-k dioenez lan egiten ez duen haur batek, lan egiten duen haur batek baino gehiago errenditzen du. 14 urte bete arte ikasten uzten bazaio, eskolaratuta dagoen urte bakoitzeko, etorkizunean urtean eskolara joango ez bazen baino %11ko diru sarrerak gehiago lortuko lituzke urtean. Filosofi hau aplikatu ezkero planeta honetan gehien irabaziko zuten erregioak Afrikako iparraldea , Asia, Hego Amerika eta Afrika Egosahararra.
Baina argi ikusten da leku askotan ez daudela prest hamar urte horiek itxaroteko eta normalean beraien egoera prekarioa dela medio, nahiago dute berehala irabaziak emango dizkien haurren esplotazioa aurrera eraman.

ONGI ETORRI MUNDUKO HAURRAK BLOGERA

Blog honen bidez munduan bizi diren haurren errealitate ezberdina plazaratzera nator. Sarritan gure telebistako pantailan haurrak jartzen dituzte iragarkiak egiteko eta gehienok liluratuta gelditzen gara...baina badago beste errealitate bat, krudelagoa, gordinagoa.
Munduan badaude milaka haur egoera latz eta gogorrak jasaten dituztena beraien eguneroko bizitzan: bonba eta tiro artean, janari gabe, ur gabe edota ur apur bat lortzeko orduak oinez egin beharra, lan gogorrak egiten, prostituitzen... etab luze bat.
Non gelditzen dira haurren eskubideak? Papeletan soilik?

2009-11-24

IKASKETA PROZESUAREN ERRONKA EZAGUTZAREN GIZARTEAN

C. Castañok eta I. Maiz-ek “Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Teorian”, hezkuntzaren gaineko berbaldian adierazi zutenaren hausnarketa bat egin dut eta honako hau da:
Globalizazio prozesuan murgilduta gauden garai hauetan, industriaren gizartetik ezagutzaren gizartera pasatu gara. Teknologiari dagokionez ikaragarrizko aurrerapausuak eman dira eta honek beste alde batetik eragin du kulturan eta gizartean.
Nire ustez eman den pausurik handiena internet guztien eskura edukitzearena izan da. Milaka gauzetarako erabiltzen dugu, lagunekin komunikatzeko, lan egiteko, informazioa bilatzeko, ikasleek lanak irakasleei bidaltzeko, gure gurasoei norbaitek hau duela 20 urte aipatu ezkero txoratuta dagoela pentsatuko lukete.
Baina bestalde ez da nahikoa gaur egun irakurtzen jakite soilarekin, gai izan behar gara gure eskura daukagun informazio guztia prozezatzen eta ezagutza bilakatzen. Gaur egun ordenagailua maneiatzen ez badakizu analfabeto informatikoa zara. Baina ez bakarrik ordenagailua pizten edo itzaltzen, egunetik egunera geroz eta gauza gehiago ageri dira esate baterako: blogak, podcast-ak, sare sozialak, e.a luze bat.
Hau dela eta etengabeko hezkuntza bat beharrezkoa da teknologia berrien munduan bestela gizartetik at gelditzeko arriskuan biziko zara.