2010-01-16

HAITIKO LURRIKARA ETA HAURRAK


Bi milioi haur eta nerabe arrisku egoeran gelditzen dira Haitiko lurrikararen ostean. Lehendik ere arazo nahikoa ez bazituzten beraien bizia nola edo hala aurrera eramateko, egoerak oraindik okerrerago egin du orain hauentzako. Esperientzia zail eta gogor honetatik eta jasotako auztura emozionalak bizitza osoan iraun dezake. Kontuan izanda Haitiko populazioaren %46-a 18 urtetik beherako haur eta nerabeek osatzen dutela, hil eta zauritu diren asko eta asko beraiek izan dira.

2010-01-08

Arfa, Indiako neskato batek, "ez!" esan du bere ezkontzare gainean


Gaur albisteak irakurtzen nengoela batek arritu egin nau beste askoren artean. Honako hau zioenj albisteak: " Indiak ez da arraroa emakumeak oso gazte direla ezkontzea, sarritan oraindik haurrak dira. Baina Arfa Kathun, 13 urteko neskato indiarrak ez du bere aizpa nagusiagoen bidea jarraitu nahi izan eta adorea hartuta famili erabakiaren aurka jarri da, bere herrian lan egiten duen Unicef organizazioak lagundu dio behar dituen argudioak bilatzen erabaki garrantzitsu honetarako".

WEBQUEST





"Cuando la calle no es sinonimo de libertad" deitutako Webquest honek erakustera eman nahi duena da haurren eskubideak zeintzuk diren eta beraiek errealitatean nola betetzen diren, edota hobeki esanda asko eta asko ez diren betetzen.